Elantxoben Domu Santu aurreko auzolana egingo dute zapatuan
Bizilagunen artean kanposantu ingurua atontzeko, urtero legez auzo lanerako deia zabaldu du Elantxobeko udalak. Herriko bolondresek zapatuan egingo dute azaroaren 1a aurreko auzolan hori. 9:00etan ipini dute hitzordua Bidebarri puntan.
Goizean hasi eta eguerdira bitartean ibiliko dira garbiketa lanetan, eta amaitzean denen artean hamaiketakoa jango dute. Ume, gazte, heldu zein nagusiek parte hartu dezakete.
Bestalde, kanposanturako loreak, margoa eta bestelako materiala erosteko diru laguntza eman gura dutenek udaletxetik pasatu beharko dute.