
Hamalau urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat antolatu dute, eta abenduaren 5a bitarteko epea dago lanak udaletxean aurkezteko. Hain zuzen ere, lan horiek guztiak udalaren web gunean ipiniko dituzte ikusgai:
www.elantxobe.eu.
Azken bi urteetan moduan, Bebai Elantxobeko Euskara elkarteak antolatu du Gabonetako postal lehiaketa, eta bertako kideek esan dutenez, parte hartzaile denek jasoko dute sariren bat. Hain zuzen ere, margoak, errotulagailuak eta bestelako materialak banatuko dituzte partaideen artean.
Euskara elkarteko kideek osaturiko epaimahaia abenduaren 7an elkartuko da lanak aztertu, eta irabazleak aukeratzeko. Batik bat originaltasuna eta erabilitako euskararen jatortasuna baloratuko dituzte. Gero, irabazleen lanekin egingo dute udalaren Gabonetako postala.