Ekintza ugarigaz ospatuko dute Liburutegiaren Eguna barikuan
Aurreko urteetan bezala, Liburutegiaren Egunagaz bat egingo dute Busturialdeko liburutegiek aurten ere. Hala, barikurako hainbat ekintza antolatu dituzte, esaterako, Bermeon, Busturian eta Gernika-Lumon.
Bermeon, adibidez, liburutegiak eskaintzen dituen doako zerbitzuen berri emango du barikuan bertako arduradun batek; hala nola, mailegu zerbitzua, fonoteka, bideoteka, mikroteka eta beste hainbat zerbitzu ezagutzeko aukera iznago dute bertaratzen direnek. Gainera, bazkide ez diren herritarrek barikuan bertan bazkide egiteko aukera izango dute beraien argazkia eramanda; horrela, mailegu zerbitzua erabili ahalko dute.
Busturian ere, ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako; izan ere, eskolako umeek liburutegia ezagutzeko aukera izango dute , eta hori egin ostean, gainera, pelikula bat ere ikusi ahalko dute. Arratsaldean, gainera, ipuin musikalez gozatzeko aukera izango dute bai ume zein nagusiek.
Gernika, liburuak opari
Gernika-Lumon, bestalde, urriaren 24an, liburuak oparituko dizkiete egun horretan liburutegira doazenei. Zehaztu dutenez, berrerabilitako liburuak izango dira: liburutegian errepikatuta daudenak edota jendeak liburutegiari oparitu dizkionak.
Horrez gain, zozketa egingo dute Liburutegiaren egunean. Hain zuzen, Gabonak bitartean Gernika-Lumoko kultur agendako edozein ekitaldi edo ikuskizunerako sarrerak zotz egingo dituzte. Bi sarrera bikoitz zozkatuko dituzte umeentzako, eta beste beste horrenbeste nagusientzako. Liburutegiko arduradunek argitu dutenez, urriaren 1etik 24ra bitartean Gernika-Lumoko liburutegian maileguren bat egin dutenen artean egingo dute zozketa