Eibar-Nabarniz mendi ibilaldia egingo dute zapatuan
Beste urte batez, Eibar-Nabarniz ibilaldia antolatu du Nabarnizko Peña Athletic elkarteak. Hain zuzen, hilaren 25ean, zapatuan, egingo dute urteroko mendi martxa, eta, guztira, 31 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Urtero legez, Eibar eta Nabarniz lotuko dituzte ibiltariek eta, besteak beste, Zengotitagane (826 metro), Oiz (1.029 metro), Astorkigana (235 metro) eta Kanpona (504 metro) zeharkatuko dituzte. Nabarnizera heldu orduko, Arrola (532 metro) izango dute igo beharreko azken tontorra.
Horretarako, 06:00etan aterako da autobusa Nabarniztik Eibarrera bidean. Bertatik, sei ordu inguruko txangoa izango dute.