Bi lagun atxilotu dituzte Foruan lapurretan aritzea egotzita
Ertzaintzak 21 eta 24 urteko bi emakumezko atxilotu zituen atzo eguerdian, indarra erabilita lapurretan egiteagatik. Hain zuzen, besarkadaren teknika erabilita, lapurretan egiten zieten beste emakume batzuei. Argitu dutenez, atxiloketa baino egun bat lehenago Gernika-Lumoko bizilagun bati urrezko katea lapurtu zioten atxilotuek. Atzo bertan ere, emakume bati lapurretan egiten ahalegindu ziren Foruan, baina katea apurtu egin zen, eta ustezko lapurrek ihes egin zuten kotxe baten. Ertzaintzak DIA supermerkatuko aparkalekuan atzeman zituen bi emakumeak.