
Ondare Jardunaldien barruan Gernika-Lumon egindako bisita
Hilabete inguruz Bizkaiko eraikinak eta bizimodua aztertzen ibili ostean, 2014ko Ondare Jardunaldiak azken txanpan sartuko dira egunotan. Busturialdeari dagokionez, esaterako, bertoko herriekin lotura daukaten zenbait gai jorratuko dituzte, domekara bitartean. Hain zuzen, bost ekintza izango dituzte aukeran interesatuek.
Aurtengo Ondare Jardunaldiek Bizkaiko etxebizitza motak aztertu dituzte: baserrietatik hasita, eraikin modernistetara helduz. Izan ere, lurraldeko etxeek historia aberatsa daukatela deritzote jardunaldien antolatzaileek. Etxe motak aztertzeaz gain, bestalde, eraikin horietan egiten zen bizimodua ere ezagutarazi nahi izan dute
Egunotarako egitaraua
- Urriaren 22an Bilbon. Santimamiñen aurkitutako materiala ikusteko bisita. Bilboko arkeologi Museoan, 18:00etan.
- Urriaren 24an, Muxikan. Juan Angel Larrañagaren hitzaldia, Muxikako baserriei buruz. Zubieta Errotan emango ditu azalpenak, 19:00etatik aurrera.
- Urriaren 25ean, Busturin. Madariaga Dorretxearen historia ezagutzeko bisita. Euskadiko Biodibertsitate Zentroan jarri dute hitzordua, 10:30ean. Erreserbak egiteko deitu 94-687 04 02 telefono zenbakira.
- Urriaren 25ean, Muxikan.Herriko eraikin garrantzitsuenak ezagutzeko bisita. Zubieta Errotan jarri dute hitzordua, 10:30ean. Erreserbak egiteko deitu 645 006 663 telefono zenbakira.
- Urriaren 26an, Bermeon. Bermeoko sarrerako ontzi itxurako eraikin modernista ezagutzeko bisita. Turismo Bulegoan jarri dute hitzordua, 11:00etan. Erreserba egiteko deitu 94-617 91 54 telefono zenbakira.