
A-Teatral konpainiaren lana hartuko du Gernika-Lumoko antzokiak, domekan, 17:00etatik aurrera. Lizeo Antzokiko bazkideek 3,75 euro ordaindu behar dituzte txartelagatik, eta gainontzekoek bost euro. Euskarazko antzerkia da.
Gaua heltzerakoan amona ipuinak kontatzen hasiko da. Orduan, ipuin horietako pertsonaiak itzaletan agertuko dira eszenatoki gainean: Amalurra, gentilak, sorginak, galtzagorriak, marinelak… Itzal, kolore, txotxongilo eta musika elkartzen dituen Euskal mitologiari buruzko antzerki ikuskizuna da Sutondoan.