Scretchcrawl edo marrazkilari zaletuen topaketan hamasei bat lagunek parte hartu zuten. Herriko bizilagunekin batera, Bilboko, Zaldibarko, Artzentalesko eta Bergarako hainbat herritar ere bertan egon ziren. Eguraldi ederra, eta paraje zoragarrian, Eako txoko polit eta bereziak marrazten gozatu zuten partaideek.
10:30ean elkartu ziren Donibane plazan. Handik, beharrezko tresnak eta materialak eskuan, marrazteari ekin zioten. Gainera, ordu eta erdi inguruko ibilaldia ere egin zuten, batik bat, kanpotik etorritakoek herriko txoko guztiak ezagutzeko. Bazkaldu ere elkarrekin egin zuten Zakili elkartean. Giro ederrean, gustora ibili ziren han eta hemen gelditu eta marrazten. Hala, antolatzaileak zein partaideak esperientzia berri honekin pozik daude.
Mundu mailako egitasmoa
Scretchcrawl edo marrazkilari zaletuen topaketa urtero antolatzen da Munduko hainbat herri eta hiritan. Aurtengoa, 45. aldia izan da. Hain zuzen ere, Bizkaiko hiriburua kenduta, Ea izan da egitasmo hau antolatu duen lehenengo udalerri bizkaitarra.
Eako edo beste leku batzuetako marrazkiak ikusteko aukera dago Blog honetan:
http://euskalherriasketchcrawl.blogspot.com.es/ Halaber, naziorteko foroan billatuz 45 Mundial Sketchcrawl eta Eari dagokion tokia hau da:
http://www.sketchcrawl.com/forum/
Argazki galeria (argazkiak: Ramon Lejardi) [nggallery ID=38]