Erdi Aroko itxura izan du asteburuan Bermeok, eta horretan lagundu dute, herritarren jantziek, alde zaharreko azokak, kale animazioak eta bestelako ekintzek. Itxura ez ezik, giroa ere aparta izan da Bermeon egun horietan.
Bermistorianen murgilduta, Erdi Aroko azoka izan da protagonista herriko alde zaharrean, eta Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, salmenta aurreikuspenak «bete» egin dituzte. Azokako erosleen artean, gainera, Nafarroako landa etxe batean asteburu bateko egonaldia zozkatu dute aurten ere, eta irabazlea Gotzon Carracedo Uriarte bermeotarra izan dela jakinarazi du udalak.
Azokaz gain, beste hainbat ekintza ere egin dituzte asteburuan Bermistorianen baitan; hala nola, Izaro abesbatzaren kalejirak, Arku Tiroko ekimenak eta 10. urteurreneko suziriak, beste hainbaten artean. Horiek guztiek ere «harrera ona» izan zutela esan du udalak.
Bisita gidatuetan, jende asko
Bisita gidatuetan ere parte hartu ahal izan dute herritarrek; «jende asko izan zen eta interesgarritzat jo zituzten». Domekan jarraituko dute bisitokin. Hain zuzen, gaztelaniaz egingo dute bisita: Un paseo por las casas modernistas, art decó y racionalistas de Bermeo. Horretarako, 12:30ean jarri dute ordua, Bermeoko Turismo Bulegoan. Gorka Perez de la Peña Oleaga arte historialaria izango dute bertaratzen direnek gidari. Udalak azaldu duenez, «arrakasta izugarria» izan du bisita horrek; izan ere, dagoeneko gehienezko parte hartzaile kopurura ailegatu direla esan du udalak.
Erdi Aroko arropa jantzita herritar «gutxiago» izan dira aurton; hala ere, horiek eta apaingarriak jarri dituzten denda eta tabernak eskertu egin ditu Bermeoko Udalak.
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala