
10:30ean elkartuko dira Eako Donibane plazan. Egun guztiko maratoia izango da, marrazkilariak han eta hemen ibiliko dira herriko txokorik ederrenak marrazten. Hala, ordu eta erdiko ibilaldi bat ere egingo dute, batik bat udalerria ondo ezagutzen ez dutenentzat. Eguerdian bazkaltzeko geldialditxoa egingo dute. 14:30ak aldera bazkalduko dute Zakili elkartean.
Antolatzaileek esan dutenez, ez da marrazki lehiaketa, eta ez da egongo saririk. Kalean marraztea gustuko dutenentzako topaketa da. Adin tarte guztiek parte hartu dezakete, eta baita edozelako maila eta teknika dutenek ere.
Scretchrawl izeneko egitasmoa da marrazkilari zaletuen topaketa hau. Hain zuzen ere, ekimen hau Munduko hainbat herri eta hiritan egiten dute urtero, eta aurten 45. aldia da.