
3Km-a/Astra Koordinadora
Oinarri filosofikoa berraztertu dute, antolakuntzan dabiltzanen iritzi eta ekarpenak batu dituzte, eta urte osoan egindakoaren balorazioa egin zuten udan (urtebeteko asanblea, barne tailerrak, herriko taldeekin bilateralak…). Aurrerantzean, 3Km-an orain arte zehaztutakoa martxan jarri gura du Astra Koordinadorak. Hirugarren asanblea zapatua egingo dute, eta parte hartzeko deia egin dute.
Abiapuntua-erritmoa sendotu eta nolakotasuna zaindu, parte hartzea biderkatzeko. Hori da zapaturako deialdiak duen goiburua, eta parte hartzea bultzatzea du helburu, herriko talde, elkarte eta eragileei ahalik eta gehien zabaltzeko; denon artean egiteko eta zaintzeko, Koordinadorako kideek azaldu dutenez.
10:30ean hasiko da zapatuko asanblea, eta, eztabaidatzeaz gain, urte osoan ateratako argazkien bilduma proiektatuko dutela jakinarazi dute.