Hamabigarren ikasturtea hasiko du Gernika-Lumoko Berbalagunek, eta, ohiturari jarraituz, berritzen doan egitasmoa dela azaldu dute antolatzaileek. Berritasun horien artean dugu Gurasolagun egitasmoa. Iaz asmo zena gauzatu egingo dute aurten. Berbalagun egitasmoak lagunak gehitzea du helburu, eta gurasoak batu gura dituzte oraingoan. Aita, ama egidazu euskaraz lelopean, familia transmisioa bermatzea du helburu egitasmoak. Horretarako, Gurasolagunen parte hartzeko deia egin diete 4 eta 10 urte arteko guraso direnei, eta, familia barruan ez ezik, eskolaz gaindiko ekimenetan ere gurasoek eukaraz mintzatzea da asmoa.
Lehenengo ekintza, urriaren 25ean
Astelehentxutxu egunean egingo du Berbalagunek ikasturte honetako lehenengo ekintza. Txutxu gazte taldearekin elkarlanean, mendi irteera egingo dute egun horretan: Gernikatik Gernikara. Aurten, gainera, Txutxurekin ez ezik, elkarte, talde eta herriko lonjekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du Berbalagunek. Hain zuzen, Ezetz Jakin lehiaketako galderak prestatzeko laguntza eskatuko die. Lehiaketa azaroan hasiko da.
Era berean, tailerrak eta ikastaroak ere antolatuko ditu Berbalagunek; hurrengo hilabetean izango da lehena, zuhaitzak eta zuhaixkak bereizten ikastoekoa. Halaber, 11 orduko irakurraldia egingo dute laugarren urtez, abenduaren 3an, Euskararen Egunean.
Mintzapraktika
Euskaraz mintzatzeko Berbalagun taldeak martxan dira. Dagoeneko 5-6 pertsonako taldeak sortu dituzte, baina gura duenak izena emateko aukera izango du ikasturte osoan. Gainera, taldeetan laguntzaile gisa dabiltzanek puntuak batzeko aukera izango dute, gehienez 3, ordu kopuruaren arabera. Era berean, beherapenak izango dituzte Aizu-n, Udako Euskal Unibertsitatean, Berrian eta Argian.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.