
Bakearen Arbolak egindako ekitaldietako bat
Bakearen Arbola-Gesto por la Paz taldearen batzorde likidatzaileak Rompiendo el silencio: 25 urte bakegintzan izeneko liburua aurkeztuko du eguenean (urriak 16), 19:30ean, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian. Taldeak dioenez, garrantzitsua da hainbeste urte eta nekeren ostean beraien ibilbidea zein izan den eurak kontatzea. Proiektu horretarako taldearen dokumentazioa erabili dutela azaldu dute, “eta, azkenean, gure errelatoz jositako liburua idatzi dugu”.
Guztira 190 orrialde ditu liburuak, eta CD bat ere badu, osagarri. Lanaren finantziazioa ez da erraza izan, taldekideek diotenez. Hala, eskerrak eman nahi dizkiete diru laguntza emanez proiektu hori posible egin duten Eusko Jaurlaritzari eta taldeko lagunei.
25 urteko ibilbidea
1988. urtean sortu zen Gernika-Lumoko Gesto por la Paz-Bakearen Arbola, eta 2013ko maiatzean egin zuen azken ekitaldia, desegin aurretik.