LiliGiroa Gernika-Lumora helduko da barikuan
Lilibertso Bertso Eskolak antolatuta, bertso afarietako hurrengoa Gernika-Lumon egingo dute. Hain zuzen, barikuan izango da afaria, eta Julen Ibarguengoitia, Jon Rementeria eta Jone Uria ariko dira bertsotan. Bertso afaria Harizpe txokoan egingo dute.
Afarira joan nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena. Txartelak Lagun-Etxea tabernan daude salgai, baina 635 724 807 telefono zenbakira deituz ere apuntatu daitezke interesatuak. Hamar euro ordaindu behar dira.