Gernika Federazioa kopako finalerako txartela lortzen saiatuko da
19:30etik aurrera, Donostiako (Gipuzkoa) Berio taaldearen kontra neurtuko dituzte indarrak Gernika Futbol Taldeko kideek. Hain zuzen, Urbietako futbol zelaian jokatuko dute norgehiagoka. Finalerdietako joanekoan bina berdindu zuten bi taldeek. Hala, gernikarrek abantaila txki bat daukate. Izan ere, bi gol sartu zituzten etxetik kanpo.