
Kanpantxu auzoan izango da ospakizuna, zapatuan (urriak 18). Bertaratzen direnek giro ederrean ondo pasatzeko aukera izango dute. Interesatuek, baina, gaur eman beharko dute izena. Ajangizko Herriko Tabernan, Kanpantxuko Abi-Alai Txokoan eta Ajangizko Kultur Etxean eman daiteke izena.
Jai eguna pregoiagaz hasiko da, 11:30ean. Ostean poteoa egingo dute bildutakoek, baserriz-baserri. Trikitixa doinuek alaituko dute poteoa. 15:00etan, bestalde, lagunarteko bazkaria egingo dute ajangiztarrek. Entsalada, berakatz sopa, sukalkia, gazta, kafea eta kopa sartzen dira menuaren barruan. Eguna dantza eginez amaitzeko, 18:30ean erromeria izango da Ajangizko auzo horretan.