Eatik Iruñeko planetariora joateko aste honetan apuntatu behar da
Bedaronako Karabi kultur elkarteak antolatu du irteera, eta domeka da izen emateko azken eguna. Autobusa bete arte plaza mugatuak daude, eta Bedaronako Eliz-Ondo tabernan apuntatu behar da. Helduek hamar euro ordaindu behar dituzte, eta hamasei urtetik beherakoek, ostera, zortzi euro.
Hilaren 25ean, zapatuz, egingo dute txangoa. 9:00ak inguruan irtengo dira, eta autobusa udalerriko hiru auzoetatik pasatuko da herritarrak jasotzeko. Bestalde, 20:00etarako bueltatuko dira Eara.