401 amarralekuren aldi baterako baimenak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak Bermeoko portuan
Aisialdirako amarralekuen aldi baterako baimenak dira argitaratu dituenak eta atzo jakinarazi zituen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hain zuzen, 401 izan dira esleitutako amarreluak: 370 pantalanean eta 31, aldi baterako buien bitartez.
Orain, amarreluak erabiltzeko baimena jaso duten horiek hainbat baldintza bete beharko dituzte, Almudena Ruiz de Angulo Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariaren arabera. Hala, pertsona horiek «hilabeteko gehieneko epean esleitutako amarralekua okupatu» beharko dute, eta, baimena pertsonala eta besterenezina denez, debebekatuta izango dute hirugarrenei amarralekua partzialki edo osoki alokatzea edo alagatzea. Eta Portuen Lurralde Zerbitzua izango da esleitutako amarraleku hori baimendutako pertsonak erabiltzen duela ziurtatzea. Horrez gain, T-5 tasa ordaindu beharko dute baimendutako herritar horiek.
Baimen horiek emanda, Ruiz ze Angulok gogorarazi du amarralekuak esleitzeko deialdiak hiru urterik behin egiten direla normalean. Hala, eskaera berriak egin nahi dituztenei jakinarazi die edozein momentutan egin dezaketela; betiere, eskatutako agiri guztiak aurkezten badituzte.
Esleipen-prozesu horren bukaerak «portuzaharreko nasaren erabileraren optimizazioa ahalbidetzea» espero du Ruiz de Angulok, eta «baita Bermeoko portuaren hobekuntza etengabeko prozesu baten hasiera izatea ere».