
Aranzadikoak Muxikan, indusketak egiten
Ustez 36ko gerran hildako hiru-lau gudari anarkistaen gorpuzkiak bilatzen jarraitu ahal izateko garbitu gura dute ingurua. 09:30ean batuko dira, Zubieta-Errotan. Bilaketa eremua handitu gura dute herritarrek, eta, horretarako, Zubieta inguruko sasiak garbituko dituzte. Beraz, lanabesak etxetik eroateko deialdia ere egin dute: sardeak, eskubereak, desbrozagailuak… Ingurua egokitzea da asmoa, Aranzadiko ikerlariek euren bilaketa eta indusketekin jarraitzeko modua izan dezaten.
Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak Muxikan izan ziren uztailean, Pako Etxebarria buru zutela, indusketak egiten. Hain zuzen, Ugarteko kanposantuan eta Zubieta baserriaren inguruan egin zituzten indusketak. Muxikako alkate Aitor Goldarazek azaldu zuenez, kanposantu atzean Elgetako 23 urteko gazte bat erail eta lurperatu zutelaren susmoa dute, Aranzadi Elkarteko historialari Jimi Jimenezek egindako ikerketen arabera.
Hala ere, uztaileko indusketa lan horiek
ez zuten emaitzarik eman.