Urdairack Elkarteak autobusa jarriko du Hernanira joateko
Basurdeek Hernanin (Gipuzkoa) jokatuko dute denboraldiko bigarren derbia, eta Urdairack Elkarteak autobusa jarriko du bertara joateko . Izena ematea Basurde Rugby tabernan egin behar dute interesatuek.
Bizkaia Gernikak eta Hernanik urriaren 18an jokatuko dute. Gernika-Lumoko errugbi zaleak 15:00etan irtengo dira Hernanirantz.