Bihar hasita, umeei ipuinak eta olerkiak nola kontatu irakatsiko dute Mundakan
Umeei ipuinak eta olerkiak nola kontatu behar zaizkien ikasteko aukera izango dute 0 eta 7 urte bitarteko umeen guraso, zaintzaile, hezitzaile eta bitartekariek; izan ere, literaturaren ahozko baliabideak lantzeko tailerra emango dute Yolanda Arrietaren eskutik. Hain zuzen, bihar hasiko dute tailerra, eta urriko eta azaroko hainbat egunetan jarraituko dute.
Urriaren 15ean, 22an eta 29an eta azaroaren 5ean eta 7an batuko dira horretarako Mundakako Tribisarrospe kultur etxean. Bertan, lau saio tailer modura egingo dituzte eta azken egunean, umeen aurreko saioa egingo dute. Aipatu egunetan 18:00etatik 20:00etara elkartuko dira.