
Iazko nahiari helduta, leraren gainean lehiatzeko asmoa erakutsi du Iskander Rodriguez Araukua gazteak (Arratzu, 1985) zazpi txakurren konpainian. Mushing kirolaz gozatuz, Alpen Trail lasterketa bukatzea izango du helburu aurten. Hala ere, bizikletan eta patinen gainean ere ariko da lurreko lasterketetan, bere txakurrekin batera. Dagoeneko, hilabete inguru darama entrenatzen, eta azaroan probak lehiatzen hasteko asmoa dauka.
Aurki hasiko duzu mushing denboraldia. Entrenatzen hasi al zara?
Irail hasieran hasi nituen entrenamenduak, tenperaturak bajatzen hasi zirenean, alegia. Hala ere, apurka-apurka hasi naiz. Momentuz, asteburuetan baino ez dut entrenatzen; izan ere, astegunetan lanean ari naiz, eta arratsaldetan ez da entrenatzeko moduko tenperaturarik egoten. Printzipioz, lasterketa pare bat egin nahi ditut azaroan; bata, Burgosen, eta, bestea, Euskadiko txapelketa. Abenduaren hasieran, berriz, Espainiako txapelketa lehiatzeko asmoa dut. Horiek bukatuta, elurretara pasatzea da nire asmoa.
Orain arte nola entrenatu duzu?
Aurrekoetan bezala, bizikletan ibiliaz entrenatu dut; aurten, aurrekoetan baino gutxiago, egia esateko. Txakurrak, berriz, quad motoari lotuta entrenatzen ditut, elkarrekin joaten ohitu daitezen. Apurka-apurka distantzia luzeagoak egiten ditugu; hilabeteko entrenamenduaren ostean, esaterako, 6-7 kilometro egiten ditugu. Lurreko entrenamenduetarako Ajangizko Kanpantxu auzoan dagoen pista batera joaten gara.
Lerako entrenamenduetarako, hala ere, elurretara joan beharko duzue, ezta?
Abendurako 20 bat kilometroko distantzian entrenatzen dugu, gutxi gora behera. Abendu amaieran eta urtarril hasieran, berriz, elurretara joaten gara bertan entrenatu ahal izateko. Bertatik, etxera bueltatuko gara astebeteko atsedenaldia hartzeko, eta, horren ostean, Alpeetara joango gara, Alpen trail lasterketa lehiatu ahal izateko.
Zein modalitatetan ariko zara aurten?
Iazko modura, aurten ere, lurreko modalitateen artean, bizikletan eta patinean aritu nahi dut. Aurten, dena den, leran ere lehiatu nahi dut. Baina ikusi egin beharko da ea posible den.
Nola ikusten duzu zure burua?
Nire burua iazko antzeran ikusten dut; beharbada, pixka bat makaltxoago, udaran gutxi entrenatu dut-eta. Hala ere, egoera onean nagoela uste dut; gogoak, behintzat, baditut. Txakurrak, bestalde, hobeto ikusten ditut. Helduagoak dira aurten, eta kirol honetara moldatu dira dagoeneko. Eurak ere lasaiago doaz orain, eta, horrenbestez, ni ere lasaiago nago.
Lera modalitateko lasterketetan nork izan behar du egoera fisiko hobea: norberak edo txakurrek?
Azken finean, Alpen traileko etapak 50-60 kilometrotakoak izaten dira, eta aldapa gora asko izaten dira. Beraz, norbera ere forma egokian egon behar da lehiatu ahal izateko.
Txakurrak egoera onean al daude?
Bai, egoera onean daude. Gazteetako bat oraindik makal samar dabil, baina ea bizkortzen den.
Nork osatzen du zure taldea?
Bederatzi txakur ditut guztira. Batetik, sei hilabeteko bi txakur kume ditut; bestetik, urte eta erdi duten hiru txakur ditut, eta, azkenik, lau txakur heldu ditut. Orain, txakur kume horiei irakasten nabil. Herrira eta lasterketetara eramaten ditut, hartara, jendera eta zaratara ohitu daitezen.
Patinean eta bizikletan, zein txakurrekin lehiatuko zara?
Bizikletan, betiko txakur heldua –Nazz– eramatea da nire asmoa, eta patinean, berriz, txakur har bi eramatea espero dut. Iaz ar eta eme bana eraman nituen; oraingoan, baina, 2 eta 6 urteko har bana eramango ditut.
Duela urte bi probatu nuen lera, baina ez naiz inoiz modalitate horretan lehiatu”
Zeintzuk dira aurtengo helburu edo erronkak?
Hirugarren aldiz jarraian Espainiako txapelketa irabaztea gustatuko litzaidake bikejoring modalitatean –bizikletan–. Horrez gain, patinean hirugarren egitea lortu nuen iaz; beraz, aurten hori hobetzea izango litzateke nire erronka. Elurretan, aldiz, Alpen trail lasterketa sei txakurrekin leran egitea da nire asmoa. Lehenengo aldia izango da aurtengoa; hori dela eta, lasterketa bukatzea izango da nire helburua. Izan ere, azken finean, gozatzen jarraitzea da nire helburu nagusia.
Leran inoiz aritu al zara?
Duela urte bi probatu nuen lera, baina ez naiz inoiz modalitate horretan lehiatu. Hala, aurten zazpi txakur eramango ditut Alpen trail lasterketara; izan ere, sei txakurrek korritzen duten bitartean, zazpigarrenak deskantsatu egiten du.
Lasterketa hori al da aurtengo erronka nagusia?
Europako txapelketara joateko aukeratu naute, bizikleta eta patinean lehiatzeko; hala ere, oraindik ez dakit ziur joango naizen ala ez. Izan ere, aurrekonturik ez dut guztia egiteko. Paris (Frantzia) hiriaren ondoan egingo dute lasterketa azaroaren azken asteburuan, eta joatea gustatuko litzaidake. Dena den, ez dut uste posible izango denik. Beraz, Alpen Trail lasterketa dut jomuga.
Musher-on egoera ekonomikak hobera egin al du ?
Orain arteko moduan jarraitzen dugu; zertxobait hobetu dela esan dezakegu, baina oraindik ere, ez gaude egoera ekonomiko onean. Orain arte bezala, pentsua erosteko laguntza jasotzen dut, eta Arratzuko Udalak ere diruz laguntzen nau. Orain arte, bestalde, materiala nik neuk erosi behar izaten nuen, eta orain laguntza dut horretarako ere. Hala ere, gainontzeko guztia nik ordaindu behar izaten dut; bidaiak, esaterako. Horregatik, helburuak finkatu behar izaten ditut, proba guztietara joatea
Europako txapelketara joateko aukeratu naute, bizikleta eta patinean lehiatzeko; hala ere, oraindik ez dakit ziur joango naizen ala ez. Izan ere, aurrekonturik ez dut guztia egiteko.ezinezkoa baita”
Zer ematen dizu mushing-ak?
Poztasuna ematen dit. Mushing-a praktikatzeak inguruko guztiarengandik aldentzeko balio dit. Nire mundua da. Batzuk mendian korrika egiten dute lasaitzeko, eta nik, berriz,
mushing-a praktikatzen dut.
Zer duzu oraindik hobetzeke?
Asko dut oraindik hobetzeko. Urte guztietan ikasten dut zerbait; batez ere, Alpeetara noanean. Oraindik, hala ere, gauza asko ikasi behar ditut.
Poztasuna ematen dit. Mushing-a praktikatzeak inguruko guztiarengandik aldentzeko balio dit”
Modalitate guztietan aritutakoa zara: korrika, bizikletan, patinean, eskieetan, lerarekin… Zein duzu gustukoen?
Guztiak ditut gustuko; beharbada, korrika egitea gutxien. Lurreko modalitateen artean, patinean eta bizikletan aritzea asko gustatzen zait. Elurretan, aldiz, eskien gainean joatea dibertigarria da, baina 50-60 kilometro egiteko, agian, nekagarria ere bada. Lerarekin, aldiz, gehiago gozatzen dut, eta txakurrek ere hala egiten dute.
Leran aritzeak zein berezitasun du?
Oso sentsazio polita da; zer sentitzen den jakin ahal izateko probatu egin behar da.
Oso sentsazio polita da; zer sentitzen den jakin ahal izateko probatu egin behar da”
Txakurrek sufritzen duten kirol bat al da?
Jabeak sufritzen duen beste sufritzen dute, kirol bat den heinean. Dena den, nik dakidan bakarra da garajean arnesak hartzen ditudanean, furgoneta hartzen dudanean, edota zapatilak lotzen nagoenean pozez zoratzen direla. Elurretan, esaterako, asko gozatzen dute.
Inguruan, behintzat, ez da kirol ezaguna mushing-a. Animatuko zenuke jendea berau praktikatzera?
Bai. Jendeak kirol hau ezagutu dezan, eskualdean erakustaldi bat egiteko asmoa ere badaukat. Arratzun, esaterako, pentsatuta dut quad motoa eta txakurrak eramatea; hartara, umeek ere ikus dezaten zer den egiten duguna. Gernika-Lumo inguruan ere, canicross lasterketaren –korrika– bat egitea otu zait. Hala ere, leku guztietara ailegatu ezinik nabil; beraz, ea apurka-apurka zerbait egiten dugun.