
Glu-Glu antzerki konpainiak umeei zuzendutako
Hiru txerritxoak eta otsoa lana aurkeztuko du Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Konpainiako kideek domekan (urriak 5) antzeztuko dute lan berria, eta bi emankizun eskainiko dituzte; 12:00etan eta 17:00etan. Lizeo Antzokiko bazkideek 3,75 euro ordaindu behar dituzte antzerkia ikusteko, eta gainontzekoek bost euro.
Antzezlana Hiru Txerritxoak ipuin klasikoaren moldaketa bat da. Hala, gaur egungo formak eta edukiak gehitu dizkio Galder Perez gidoigile eta zuzendariak ipuin klasikoari. Glu-Glu konpainiaren antzerkia hirigunean kokatuta dago. Hiru txerritxoek hainbat arriskuri egin beharko diete aurre antzezlanean; baita otso maltzurrari ere.