
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Gernika KESB-eko zortzi taldeak eta Gernika-Lumoko Allende Salazar, San Fidel, Seber Altube, Mertzede eta Barrutia ikastetxeetako talde guztien aurkezpena egingo dute Maloste kiroldegian. Guztira, 30 bat talde izango dira.
Bestalde, azken hamarkadan Gernika KESB-eko lehen taldeko kapitaina izan den Ane Mugira gernikarrari merezitako omenaldia egingo diote. Mugirak 22 urte eman ditu Gernikako saskibaloi taldeak jokatzen.