
Atzo Urbietan jokatu zuten final laurdenetako bueltako partida Zallaren kontra. 0-0 berdindu zuten norgehiagoka, baina, aurreko asteko joaneko partida Gernikak 1-2 irabazita, Zalla lehiatik kanpo geratu da.
Finalerdietako joaneko partida eguaztenean jokatuko dute Berioren kontra. Eta, bueltako norgehiagoka hilaren 15ean izango da.
Javi Luaces Gernikako entrenatzailearen berbetan, “ligan gutxien jokatzen duten jokalariei minutuak emateko aprobetxatu dut, baita beheko taldeetako jokalariei aukera emateko ere”. Esan duenez, horiek erakutsitako jokoarekin “pozik “dago. Orain arte lehiaturiko partidetan taldeak “ondo” jokatu duela dio, eta jokalariek “oso errendimendu ona” eman dutela azaldu du.