Foruko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren baitako Plan Estrategikoa onartu du
Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzagaz elkarlanean onartu berri du Forugaz garatuko duen Plan Estrategikoa 2014-2017. Horretarako, udalerriko euskararen ezagutza eta erabileraren diagnostikoan oinarritu dela azaldu du Foruko Udaleko Kultura Sailak. Halaber, Euskararen Aholku Batzordearen iritzi eta ekarpenak ere kntuan hartu dituztela adierazi du; izan ere, asmoa “ahalik eta plan parte hartzaileena” egitea da.
Hori horrela, udalak Euskararen Aholku Batzordean parte hartzeko deia egin die herritarrei; “udaleko ordezkariak ez ezik, herriko eragile desberdinek (aisi, kirol, kultur eta arlo soziekonomikoko eragileek) ere parte hartzen dute, baina herritar orok ere parte har dezake; betiere, ahalik eta euskara plan parte hartzaileen gauzatzeko asmoz”.