
Domekan egingo dute Ibarruriko Dantzari Eguna. Goizetik hasita, dantzariak, musikariak, joaldunak eta herritarrak batuko dira Muxikako auzo horretan. Mezaren ostean, tanborrada egingo dute Baso Txoritxu dantza taldeko umeek. Txistulariek, dultzaineruek eta zanpantzarrek lagunduta, kalejiran joango dira, elizatik frontoiraino.
Hamaiketakoa jango dute ostean, abesbatzen doinuak entzun aurretik. 13:00etan hasiko dute koruek eta dantzariek euren saioa. Baga biga, Nabil, Maitia eta Kattalin kantatuko dute abesbatzek; eta Dantzari dantza, Axuri beltza, Zinta dantza, Nafarroako esku dantza, Irradaka eta Sorgin dantza egingo dituzte Ibarruriko eta Bilboko dantzariek.