Domekan hasiko dute Bermeoko futbol eskola
Bermeoko futbol taldeak antolatuta, 2010.urtea baino arinago jaiotako umeentzat izango da. Domekero, batuko dira herriko Itxas Gane futbol zelaian. 2001. urtetik 2007.urtera bitarteko umeak 10:00etan hasi eta ordu betez entrenatuko dute. Horien ostean, 11:00etatik 12:00etara, 2008 eta 2010 urte arteko umeen txanda izango da.
Oraindik ere futboleko arropak hartu ez dituztenek etzi jaso ahalko dituzte Bermeoko futbol taldearen bulegoan. Gura duenarentzat 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.