07:30etik 09:30era, 18:00etatik 20:00etara eta 22:30etik 00:30era izango dira biharko lanuzteak.
Ordutegi horietan %30eko gutxiengo zerbitzuak eman beharko dituzte autobus enpresek, Eusko Jaurlaritzak finkatu modura. «Gutxiengoak oso kopuru orokorrean eman dituzte, eta enpresen esku utzi dute erabakitzea zein zerbitzu zein modutan eman. Kezka hori Jaurlaritzara eraman genuen sindikatuok», esan du LABek.

Modu horretan,
zerbitzu batzuk ez dira emango lanuztea deituta dauden orduetan; eta beste batzuk murrizketak izango dituzte.
Pesa enpresak daraman Bilbao-Ondarroa-Bilbao lineak murriztuta ikusiko du ordutegia lanuzte orduetan; gauz bera gertatuko da Cavsa autobus enpresak kudeatzen dituen lineetan ere (ikus taula). Bestalde, 3514 linea (Bilbao-Gernika-Lumo) 3519 linea (Mungia-Gernika-Lumo), 3524 linea, (Bermeo-Bakio), 3525 linea (Gernika-Lumo-EHU), 3526 linea (Gernika-Lumo-Ibinaga; Gernika-Lumo-Errigoiti; Gernika-Lumo-Nabarniz; Gernika-Lumo-Mendata) eta 3528 linea (Bermeo-EHU) zerbitzuz kanpo egongo dira lanuzteak egingo diren orduetan. «Lanuzteen aurretik aterako diren autobusak puntuan aterako dira, baina baliteke, lanuzte orduen osteko orduetan aterako direnek atzerapenen bat edo beste izatea», azaldu dute autobus enpresetakoek, atzerapenak langileen joan-etorriak eragin ditzakeela jakin eraginez.
Lanpostuen galera
Garraio zerbitzu berrituaren adjudikazioak lanpostuak kentzea ekarriko duela salatzen ari dira Bizkaibuseko beharginak lanuzteekin.
Iaz ere, iraila eta urria bitartean mobilizazio eta lanuzteak egin zituzten, eta
akordioa lortu zuten azkenean Bizkaiko Diputazioko Herri Lan eta Garraio Sailarekin.
Baina, langileen esanetan,
Aldundia ez da adostutakoa betetzen ari. Horregatik hasi dituzte protestak berriro UGT, CCOO, ELA, LAB eta LSB sindikatuek, eta «hitzarmena betetzen dela bermatu arte» protestan jarraituko dutela iragarri dute.
Hilabete barru jarriko da Bizkaibus zerbitzu berritua martxan. Gaur egunekoak baino linea gutxiago izango ditu, eta l
anpostuak galduko diren beldur dira sindikatuak. Joan den astean eman zuten zerbitzuaren adjudikazioaren berri, eta momentuz lanpostu guztiak subrogatuko direla bermatuko bada ere, gerorako arriskua ikusten dute sindikatuek. Zerbitzu berrietan lanpostu gutxiago beharko direlakoan, enpleguak gal daitezkeela uste dute.
Garraio zerbitzu berrituaren adjudikazioak lanpostuak kentzea ekarriko duela salatzen ari dira Bizkaibuseko beharginak. Iaz akordioa lortu zuten Bizkaiko Diputazioko Herri Lan eta Garraio Sailarekin. Baina, langileen esanetan, aldundia ez da adostutakoa betetzen ari
Iazko urrian, Diputazioak eta langile batzordeak egindako hitzarmenean, arazoa konpontzeko konpromiso zehatzak hartu zituen Garraio Zuzendaritza Nagusiak, tartean, gaur egun dauden lanpostuei eustea eta amortizazioak ez onartzea, baina, puntu horiek ez betetzea aurpegiratu diote sindikatuek. Aldundiak, berriz, sinatutako akordioko puntu guztiak betetzen ari direla azpimarratu du, eta betetzen ez dituen akordioaren atalak zehazteko eskatu die langileei. «Edozein arrazoirengatik hutsik geratzen den enplegua ez da beteko. Eta horrek berrehun lanpostu baino gehiago desagertzea ekarriko du», adierazi du Juan Carlos Gonzalezek CCOOko kideak.
Iñaki San Andres ELAko kidearen ustez, beharrezkoa da zerbitzua adjudikatu zaien enpresek ere akordioa sinatzea: «Aldundiaz eta langile batzordeaz gain, enpresek ere badute zeresana. Hitzarmena sinatuz gero, lanpostuen etorkizuna bermatuko genuke. Bestela, edozein unetan erabaki dezakete kaleratuko gaituztela». Oraingoz, ordea, ez dute horretarako borondaterik ikusi.
Akordioa bete arte mobilizazio eta lanuzteekin jarraitzeko asmoa dutela adierazi du San Andresek. «Ez dugu beste aukerarik». Bihar bi orduko lanuzteak egingo dituzte goizean, arratsaldean eta gauean. Eta hilaren 24ra arte, bederatzi egunez, 24 orduko etenaldiak egingo dituzte. Aldundiarekin akordiorik lortu ezean, greba mugagabea hasiko dute hilaren 27an.