Saneamenduaren egoerari irtenbidea emateko eskatuko du EH Bilduk Legebiltzarrean
https://www.youtube.com/watch?v=SFUBt626ceY&feature=youtu.be
Gernika-Lumoko Hondakin Uren Araztegiak 40 bete ditu eta edozein momentutan hondatu daiteke, horrek lekarkeen arriskuarekin”Izan ere, saneamendu sarearen egoerarekiko kezka sarri agertu dute EH Bilduren alkate eta zinegotziek. Egoera “larria” dela diote: “Oraindik ur asko errekara edo itsasora isuritzen delako, arazi barik. Eskualdeko hainbat araztegi zaharrak dira. Gernika-Lumoko Hondakin Uren Araztegiak 40 bete ditu eta edozein momentutan hondatu daiteke, horrek lekarkeen arriskuarekin”, azaldu du Gernika-Lumoko Ingurumen zinegotzi Jose Ramon Bilbaok.