
Irailaren 30ean bukatzekoa zen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikusgai dagoen Urdaibai Kepa Junkeraren trikitixan erakusketa; hala ere, izan duen arrakasta kontuan hartuta, azaroaren 2ra arte luzatzeko erabakia hartu du zentroak. Jakinarazi dutenez, gainera, urriaren 11n, hitzaldi tailer bat emango du artistak zentroan bertan. Azaroaren 2ra arte, beraz, Urdaibaik Junkeraren ibilbide artistikoan izan duen eragina ezagutu ahalko dute erakusketara bisitatzen dutenek. Hain zuzen, artistaren objektu pertsonalak, musika tresna bilduma, munduko hainbat txokotatik ekarritako materiala, jasotako sariak eta beste hainbat biltzen ditu erakusketak.