
Domekan ohitura legez, ereñarrak Ereñozarrera igoko dira. Doako autobusa egongo da hara joateko, eta ez dute autorik pasatzen utziko.
Ereñozarrera igoera egingo dutenentzat 12:45ean udaletxe parean izango da izen ematea, doan. Lehenengoak 100 euro eta txapela irabaziko ditu, bigarrenak 70 euro eta kamiseta, eta hirugarrenarentzat 50 euro eta kamiseta egongo dira. Hala, herriko lehenengoak 20 euro eta kamiseta jasoko ditu. Era berean, partehartzaile guztientzat sariak egongo dira.
Bestalde, Zarrabentako asto probetan ere sari potoloak banatuko dituzte, 250 eta 320 euro artekoak, hain zuzen. Zapatuan, Arratzuko Bingen Erleaga, Mendatako Legarra anaiak eta Errigoitiko Iñaki Erleaga lehiatuko dira. Domeka arratsaldean, ostera, Bermeoko Asier Alegria, Mendatako Manuel Intxausti, Gernika-Lumoko Oinar taberna eta Maumeko Maiora elkartearen txanda izango da.
EREÑO
Zapatuan.
21:00. Sardina jana.
Ostean. Argi eta Ikerrekin dantzaldia. Gauean kulero, galtzontzilo, tanga eta borat lasterketa.
Domekan.
12:00. Meza nagusia Ereñozarreko baselizan.
13:00. XXXIII. Ereñozarrera igoera.
13:30. Kabelinatxe taldearen dantza ikuskizuna.
ZARRABENTA
Zapatuan.
19:30. Asto probak.
22:00. Bakailao jana.
23:30. Erromeria Esteibar eta Obietagaz.
Domekan.
12:30. Zelai meza herriko koruak abestuta. Ostean Ajangizko Artxube dantzarien taldea. Trikitilariak goiz osoan zehar.
18:30. Asto probak.