
Duela bi urteko bertso afari bat
Lilibertso Bertso Eskolak
Liligiroa egitasmoa antolatu du bigarren biderrez. Hain justu, duela bi urte antolatu zuten lehen
Liligiroa bertso eskolako kideek, eta aurten bertso gira berreskuratzea erabaki dute. Jakinarazi dutenez, Muxikako Ariatza auzoko bertso afariagaz emango diote hasiera programari, barikuan (urriak 3), 21:30etik aurrera. Lehen saio horretan, Ander Elortegi, Julen Erezuma eta Etxahun Lekue ariko dira bertsotan.
Guztira bost bertso afari antolatu dituzte eskualdeko bizilagunek. Muxikakoa lehenengoa izango da; eta, ostean, Eako bertso afariak hartuko du lekukoa, urriaren 10ean. Gainontzeko datak, betalde, ez dituzte zehaztu. Hala, zehazterakoan horren berri emango dutela jakinarazi dute Lilibertsokoek.
Muxikako saiorako sarrerak
Muxikako lehen bertso afarirako txartelak salgai daude oraindik. Interesatuek 610.337.832 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena. Txartelak hamar eurotan saltzen dituzte.