Asier Villalibre gernikarrak garaipenaren gola sartu du UEFA Young League-ko azken partidan
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Atlheticeko gazteen taldeko zenbait jokalari partida amaitu ostean
UEFA Young League-a, gazte mailako txapelketa garrantzitsuena da. Profesional mailako Champions League-a jokatzen duten taldeetako harrobiko jokalariek lehiatzen dute txapelketa, eta bertan da Asier Villalibre gernikarra ere.
Gernikarra, gainera, ondo moldatzen ari da Europako izar gazteen aurka. Joan den martitzenean, esaterako, garaipenaren gola sartu zuen Bate Borisov talde bieloerrusiarrak eta Atheticen gazteen taldeak jokatutako partidan. Villalibre Lezamako harribitxietako bat da, eta maila ona erakusten ari da, gazte mailako txapelketarik garrantzitsuenean.
Bate Borisoven kontrako neurketan 65. minutuan zelaira zen gernikarra, eta partida amaitzeko lau minuturen falta sartu zuen 1-2koa.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.