Itsasertzeko ekosistemak itsas hondakin eta zaborrak uzteko tokitzat ditu jendeak, Lurgaia Fundazioaren arabera. Eta zabor horiek dira, beraien esanetan, paisaia eta itsas bizia kaltetzen dutenak. Horren arduragaz, beraz, kostan biltzen den plastikozko zabor eta hondakinak batzeko jarduerak hasi ditu Lurgaiak; azkena, Bermeoko Arriboletan.
Joan den domekan jarri zuten hitzordua bertan, eta eguraldia lagun izan ez zuten arren, «lan handia» egin zuten Arriboletan elkartutako 25 bat boluntarioek. Hala, plastikozko zaborra ez ezik, soken, sareen, lanabesen eta bestelakoen hondakinak batu zituzten. Ingurumen jardueraren antolatzaileek azaldu dutenez, «zabor edukiontzi bat» bete zuten bertan batutakoagaz. Hori dela eta, positibotzat jo dute ekimena antolatzaileek.
Halaber, nabarmendu dute, Arriboletako aparkalekuan zegoen zabor kopurua izan zela boluntarioentzako diegarria.
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa
-
-
Argazkilaria: Lurgaia Fundazioa