Ardoa eta sukalkia dastagai urriko azoka berezian
Gernika-Lumoko Merkatu plazak urriko azoka berezia hartuko du zapatuan (urriak 4). Oraingoan, ardoa eta sukalkia dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 09:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:30ak arte izango dira dastagai ardoa eta sukalkia.
Dastaketaz gain, bestalde, ohiko azoka ere izango da. Ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea, eztia eta artisau lanak izango dira salgai, besteak beste.