Zapatuan ospatuko dute Gernika-Lumon Euskal Jaia, seigarren urtez. Urterik urtera gero eta herritar gehiagok parte hartzen du jai horretan. Hori dela eta, egitarau zabala prestatu du Jai batzordearen Euskal Jai lan taldeak.
Euskal jaia izanik, euskarak duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute aurten, eta Berbalagunek botako du zapatuko txupina. Hamabigarren ikasturtea hasi berri du Berbalagunek, eta euskararen jakintza eta erabilpena bultzatzeko ekintzekin datoz oraingoan ere. Beraz, egiten duen lana aintzat hartzeko modua da txupina botatzeko aukera ematea. Hala ere, herriko kultur taldeen lana ere goraipatu gura du Jai Batzordeak, zelan edo halan. Gernika-Lumoko Udaleko Jaietako zinegotzi Irati Bidaurretak azaldu duenez, “Euskal Jaian herriko kultur taldeek ezinbesteko papera jokatzen dute. Izan ere, beraiek dira egun horretan herria girotzen dutenak. Horregatik, aurten ere, beraiek izango dira egitarauko protagonista nagusiak”.
Berritasunen artean, aipaatu, turutada berreskuratuko dutela. Herriko zenbait musikarik sortu duten Gu barik Eztau fanfarriaren laguntzarekin, turutada egingo dute zapatuan, 19:30ean, plazatik Pasealekuraino. Horretarako, entsegua egingo dute barikuan, 19:00etan, Pasealekuan. Turutak entseguan banatuko dituzte.
Elai-Alai dantzari taldeak, bestalde, 19:30ean egingo du kalejira prestatzeko entsegua; Pasealekuan baita ere.
Herri bazkarirako txartelak salgai
Merkatu plazan egingo dute herri bazkaria, urtero legez, Aurten, baina, Gastronomia vasca enpresa arduratuko da mahaien bueltan batzen diren herritarren sabelak asetzen. 15 euroren truke, ganbak, pasta entsalada, sukalkia, postrea, ardoa eta kafea izango dute mahai gainean. Txartelak salgai daude, dagoeneko, turismo bulegoan eta Auzokoa, Lagun-Etxea eta Etxarte tabernatan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.