
Arteagarrak Lodosara (Nafarroa) joango dira, bertako kontserba enpresa bat bisitatzera. Hain zuzen, Peron kontserba enpresa bisitatuko dute. Enpresa horrek barazkien kontserbak ekoizten ditu, eta arteagarrek ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izango dute. Ostean, Antonio jatetxean bazkalduko dute bildutakoek.
Irteera urriaren 11n izango da, baina aldez aurretik eman behar dute izena interesatuek. Hain zuzen, herriko kultur etxean egin behar dira izen ematea eta ordainketa. Elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 18 euro.