
Joan den irailaren hasieran, 2014an Urdaibain hazitako hamabi arrano arrantzaleek Afrikarako bidaia hasi zuten. Urdaibai Bird Center-eko beharginek jakinarazi dutenez, baina, GPS igorgailua zeraman arranoetako baten bidaia nahi baino lehenago amaitu da. Hain zuzen,
Iradier izenagaz da ezaguna arranoa, eta Afrikara heldu baino lehenago hil dela deritzote berresurapen proiektuko kideek.
Urdaibai Bird Center-ekoen ustez, hegazti harrapari batek hil du arrano arrantzalea; hain justu, hontz handi batek. Izan ere, arrano arrantzaleen ohiko harraparia da hontz handia. Ezbeharra, gainera, Almeria inguruan gertatu zen; hontz handien ohiko lurralde baten.
Arrano arrantzaleen heriotza tasa ia %80koa da. Hala, bidaiaren amaierara ez heltzea normala izan arren, penagaz hartu dute albistea Bird Xenter-ekoek.
Jakinarazi dutenez, Andaluziako (Espainia) basozainei esker, Iradier-en arrastoa aurkitu dute seinalea igorri zuen azken lekutik hurbil. Nabarmendu dutenez, hegaztiaren lumak aurkitu zituzten basozainek, baina ez GPS igorgailua.