
Zapatuan jai giroan bazkaldu zuten Ibarrangeluko kanpineko tabernan. 70 bat lagun batu ziren bazkaltzeko, ibarrangelutarrak gehienak, baina, baita inguruko herrietako bizilagunak ere.
Trikiti doinuek girotu zuten bazkaria eta bazkalostea. Halaber, ondo jan ostea, kantuen liburuxka eskuetan hartu eta euskal kanta ezagunak abesten eztarriak berotu zituzten. Gainera, bazkaldu zutenekin batera, hainbat herritar batu ziren bazkalostean.