
Urriaren 10ean eta 11n jokatuko da Gernika-Lumoko XXI. Rallya, eta berritasunekin dator aurten. Hain zuzen, sport erregulartasunean dabiltzan autoek ere parte hartzeko aukera izango dute oraingoan. Gernika Racing Elkartekoek azaldu dutenez, modalitate horretan lehiatzen diren pilotuen eskariz sartu dute aurtengo proban. Auto klasikoak dira, 20 urte baino gehiago dituztenak, eta erregulartasuna mantendu behar dute tarteen artean. Kontrolak jarriko dituzte antolatzaileek, eta denboraren tartean zeharkatu beharko dituzte. Modalitate horretako pilotuek, baina, kontrol horiek non dauden ez dute jakingo.
Izena emateko epea zabalik du Gernika Racing Elkarteak, eta barikua izango da horretarako azken eguna. Abiadurazko modalitatean pare haartuiko duten pilotuek ere epe horretan eman beharko dute izena, elkartearen webgunean:
www.gernikaracing.com