Euskara eskolak antolatu ditu Foruko Udalak
2014-2015 ikasturtean ere, Foruko Udalak euskara ikasteko eskolak antolatu ditu. Hain zuzen, hiru ikastaro mota emango ditu udalak: maila guztietarako euskalduntze klaseak, alfabetatze klaseak idazten eta irakurtzen ikasteko, eta guraso zein aitite-amonentzako klaseak.
Interesatuek urriaren 3a baino lehenago bete behar dute eskaera orria. Berori bete ostean, bestalde, udaletxean bertan aurkeztu beharko dute. Izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa eta ordutegia zehaztu behar dituzte euskara eskoletan parte hartu nahi dutenek. Hileko 20 euro ordaindu behar dituzte izena ematen dutenek. Astean lau klase ordu jasoko dituzte.