
Amaiurko diputatu Sabino Cuadrak bihar Gernika-Lumok eman behar zuen hitzaldia atzeratu egin behar izan dute, osasun arazoak direla medio. Hala, hitzaldia eman emango duela jakinarazi du Cuadrak, baina data oraindik ez dute zehaztu. Arrojado a los leones liburua aurkeztera etorriko da nafarra Gernika-Lumora, Harrera elkarteak gonbidatuta. Aurreikusi legez, Elai-Alai areto txikian izango da aipatu hitzaldi-aurkezpen hori.