
Emakumezkoen Lehen Mailan jokatuko duen Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak, ezin izan du Maloste lehiatutako Javi Durangoren omenezko txapelketa irabazi. Gernikarrek etxeko zaleen babesean jokatu zuten, eta estu hartu zituzten Perfumerias Avenidako (Salamanca; Espainia) jokalariak finalean. Perfumerias liga irabazteko hautagaietako bat izango da 2014-2015 denboraldian. Hala, gernikarrak pozik egon daitezte egindako lanagaz.
Partida orekatu baten ostean, 67-71 nagusitu ziren Salamancakoak. Gernika Bizkaiak garaipena lortzeko aukera ere izan zuen, baina Mosby fitxaketa berriak huts egin zuen jaurtiketa erabakior baten. Hala, garaipenak ihes egin zien bertokoei.

Gernikarrek partida oso serioa jokatu zuten, Salamancako taldea estu hartuz. Perfumerias ez zen eroso sentitu kantxan, bertoko taldeak egindako lan onari esker.
Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketan, bestalde, Zaramat nagusitu zen, GDKO Ibaizabal menpean hartuta.
Finalaurrekoak
Finalaurrekoa ere, oso orekatua izan zen. Gernikarrek, esaterako, Zaramat talde zamorarra (Gaztela Leon; Espainia) hartu zuten menpean, 77-76. Bertokoek errenta handiagoa ere izan zuten partidan, baina azkenean puntu bakarragatik irabazi zuten.
Perfumerias Avenidak, bestalde, GDKO Ibaizabal hartu zuen menpean finalaurrekoetan. Hain justu, 65-88 irabazita heldu zen finalera.