
Lamiarango araztegia/BUP
Probak egiten ari dira Bermeoko Lamiaran araztegian. Muxikatik Bermeorainoko urak arazteko eraiki duten plantanur garbiarekin probak egingo dituzte egunotan, eta eguaztenean, urriaren lehenarekin batera espero dute ur zikinak arazten hasteko moduan egotea. Oraingoz, baina, Bermeoko eta Mundakako urak baino ez ditu garbituko Lamiaranek, saneamendu sarea amaitu barik dagoelako. Hain zuzen, Muxika, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Gernika-Lumo, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta, Mundaka eta Bermeoko urak tratau beharko lituzke Lamiaranek. Saneamendu sarea amaitzeko Eusko Jaurlaritzak agindutako diru partidarekin zer gertatuko den eguenean eztabaidatuko dute, Gasteizen.