
Euskal ezkontza Mendatan
Gaur da San Migel eguna, baina festa horiek ospatzen dituzten herrietan giroan murgilduta dira barikuaz geroztik. Mendatak, Ereñok eta Bermeoko San Migel auzoak hartu dituzte festak, giro onean egin ere.
Euskal ezkontza ospatu zuten mendatarrek zapatuan; 1890. urtera buelta egin eta ezkontza zibila zein erlijiosoa ospatu zuen herriko bikote batek, herriko hainbat familiaren artean –ijitoen familia tartean–. Herri bazkariagaz eta sorpresekin amaitu zuten eguna mendatan bildu zirenek. Domekan, zapatuko ostekoari aurre egin eta Inaxio perurenaren harri jasotzeekin zein Ugaitz mugertzaren aizkoradakekin gozatzeko aukera izan zuten herri kirol zaleek.
Ereñon ere barikuan eman zieten hasiera festei. Zapatuan, baina, herriko frontoia bete zuen sukalki txapelketak. Gaur arratsaldean, berriz, briska txapelketa jokatuko dute.
Bermeoko San Migel auzoan ere ondo pasatzeko aukera izan dute asteburuan. Zapat-domekako dantza erakustaldien, ibilaldien eta auzo bazkariaren ostean, Mikel Deuna ospatuko dute gaur, eta bihar agurtuko dituzte jaiak.
Ez. ordea, Mendatan eta Ereñon. Azken herri horretan hurrengo asteburuan ere festak izango dira. Besteak beste, sardina jana eta kulero, kaltzontzilo, tanga eta borat lasterketa egingo dituzte zapatuan; domekan, aldiz, Ereñozarrera igoera lehiatuko dute.
Mendatan, Zarrabenta auzoak hartuko ditu jaiak asteburuan. Asto probak, bakailao jana eta Esteibar eta Obietarekin erromeria izango dira zapatuan auzo horretan. Domekan, mezaren osteko trikitilariak izango dira eguerdi partean; eta asto probak egingo dituzte arratsaldean.
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Euskal ezkontza mendatan
-
-
Ereñoko sukalki txapelketa
-
-
Ereñoko sukalki txapelketa
-
-
Ereñoko sukalki txapelketa
-
-
Ereñoko sukalki txapelketa
-
-
Bermeoko San Migel auzoko jaiak
-
-
Bermeoko San Migel auzoko jaiak
-
-
Euskal ezkontza Mendatan