
Irailaren amaieran The New Flesh (Oukland; AEB) musika taldea Euskal Herrian izango da, eta kontzertuetako bat Bermeon eskainiko dute estatu batuarrek, gaur (irailak 26). Hain zuzen, Baleza Malandra Ateneo aretoan ariko dira. AEBetako musikariek Absurd azken lana aurkeztuko dute bertoko herrian. Hala post-punk doinuek hartuko dute Ateneo aretoa.
The New Flesh taldea baino lehenago, hala ere, Vulk bilbotarrak igoko dira taula gainera. Erresuma Batuko post-punk doinuak, eta AEBetako indie musika uztartzen dituzte. 23:00etan hasiko da musika jaialdia.