
Musika elektronikoa gustuko dutenek ederto pasatzeko aukera paregabea izango dute, bihar (irailak 27). Hain zuzen, Gernika-Lumoko Revolution aretoak jaialdi oso erakargarria antolatu du.
Kontzertuko izarrak Nick Hoppner eta Dave DK alemaniarrak izango dira. Hala, goi mailako bi musikari ariko dira Revolutionen. Hoppner Berlingo Ostgut Ton zigiluko artistetako bat da, eta Berghain eta Panorama Bar aretoetan egoiliar moduan aritzen da.
Dave DK disko jartzaileak, bestalde, Kompakt eta Pampa zigiluekin kaleratutako azken lanak aurkeztuko ditu Gernika-Lumon. Alemaniako bi musikariek iraganeko denborak gogoratuko dituzte, 2000tik 2007ra Panorama Bar-eko egoiliarrak izan baitziren biak.
Musika elektronikoaren jaialdiari Gernika-Lumoko Fiakun taldeak emango dio amaiera ezin hobea.