Urriaren 8ra arte eman daiteke izena Behargintzako sei ikastaroetan
Interesa dutenek Behargintzak Bermeon duen bulegoan (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1. solairua/ 94 617 91 90) eman beharko dute izena.
Hain zuzen, eraikuntzako lanbide txartela, biltegiko zamak mugitzeko ibilgailuen erabilera, sare sozialak eta enplegu bilaketa, aurkezpen eraginkorrak, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonei arreta espezializatua eta ofimatika eta enplegua bilatzeko baliabide informatikoak dira aukeran diren ikastaroak.
Eraikuntzako lanbide txartelaren ikastaroa, adibidez, 8 ordukoa izango da eta azaroaren 24an eta 25ean emango dute, 09:00etatik 13:00etara, Behargintzan.
Ofimatika eta enplegua bilatzeko baliabide informatikoi buruzko ikastaroa, aldiz, 40 ordutakoa izango da; hala, urriaren 13an hasi eta azaroaren 17ra arte gauzatuko dute astelehenetik barikura, 10:00etatik 12:00etara Bit@Bit Informatikan.
Sare sozialak eta enplegu bilaketari buruzko ikastaroa ere ordu kopuru berekoa izango da, eta azaroaren 10etik abenduaren 5era emango dute, astelehenetik barikura, 10:00etatik 12:00etara Bit@Bit Informatikan. Leku berean izango da, gainera, Aurkezpen eraginkorrak-Prezi programa (10 ordu), urriaren 27an hasi eta hilaren 31ra arte, astelehenetik barikura 12:00etatik 14:00etara.
Biltegiko zamak mugitzeko ibilgailuen erabilera ikasteko, berriz, azaroaren 3tik 14ra bilduko dira astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara (50 ordu). Bermeoko Behargintzan egingo dute teoria eta praktika, ostera, Gernika-Lumon.
Azkenik, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonei arreta espezializatua emateko ikastaroa (200 ordu) urriaren 20tik abenduaren 15era emango dute Bermeoko Behargintzan, 09:00etatik 14:00etara.