Urriaren 1etik aurrera, azokako aparkalekuak ordainpekoak izango direla esan du Bermeoko Udalak
Joan den abenduan egokitu zituen udalak aipatu aparkalekuak, inguruko eta, batez ere, azokako merkataritza bultatzeko asmoz. Gainera, mugikortasun planak ere inguru horretan aparkaleku falta dagoela adierazten duela jakitera eman du udalak.
Bezeroek, dena den, deskontua izango dute bertan aparkatzeko garaian; hala, aparkalekuko tiketa erakusten duten bezeroek lehenengo ordu erdia doanekoa izango dutela azaldu du udalak.
Gainontzekoek 0,5 euro ordaindu beharko dute lehenengo ordu erdiagatik, eta ordubetegatik, berriz, euro bat.
Hala, aparkalekuak astelehenetik barikura 08:00etatik 19:45era eta zapatuetan 08:00etatik 15:00etara daudela irekita gogora ekarri du udalak.